UDAKO AISIALDI ESKAINTZA 2024

Aurten ere indartsu dator Zirimolaren taldea. Urte osoko lanak bere fruitua eman du. Euskal Herriko haurrak inplikatzeko eta aisialdi hezitzaile eta euskaldunean murgiltzeko asmoz antolatutako udalekuen eskaintza duzu esku artean.

Uda honi begira, aisialdi hezitzaileko programazioak berritu ditugu haur eta gazteentzat. Horretarako, eta aurreko urteetan ikasitakotik abiatuta, berrikuntza pedagogiko esanguratsuak sartu ditugu: gai berriak eta monitoreentzako prestakuntza espezifiko eguneratuak, besteak beste. Gainera, familien eskaerak kontuan hartu ditugu eta aurten 10 eguneko txandak eskainiko ditugu.

ZIRIMOLAk kanpaldiak antolatzen ditu Euskal Herriko lurralde guztietan. Ikaslea protagonista izanik, egiten diren jarduerak hezkuntza-balioen ingurukoak dira, hala nola parte-hartzea, harengandik ikasteko naturarekiko errespetua eta gozamena, inklusibotasun-irizpideak, eta hori guztia ardatz nagusia euskara izanik. Horretarako, hainbat egonaldi eskaintzen ditugu, haurrek eta gazteek beren gustuen arabera non aukeratu izan dezaten, eta ezaugarri komunak dira alderdi ludikoa eta gozamena.

Haur eta gazteek merezi dute, udan ikusiko dugu elkar!

https://zirimola.eus/eu

×
Berriak Harremana Alexia