Kaixo familiak,
Iaz 40 partaide izan zituen xake txapelketak zapore ona eman zigun, eta oso giro ona izan genuen. Horren ostean, aurten ere xake txapelketa antolatu dugu, iaz bezala, haurrek jolas honekin goza dezaten. Txapelketa Lehen Hezkuntzako ikastolako ikasleei zuzenduta dago.
Izen-ematearen arabera taldeak egingo ditugu, ikasturte bat edo bikoak, eta talde edo ikasturte bakoitzeko lehenengoek xake erraldoian partida bat jokatzeko aukera izango dute ekainaren 14an, larunbatean, Ikastolako festan. Bertan ere garaikur bat banatuko zaie parte hartzaile guztiei.
Partidak maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean jokatuko dira, 16:30etik 17:00etara, ikastolako ganbaran. Gurasoek eta senideek partidak ikusi ahal izango dituzte, behar den isiltasuna mantenduz.
Halaber, izena emateko fitxan emandako telefonoak watsapeko talde batean sartuko ditugu, informazio gehiago emateko eta antolakuntzan laguntza eskatzeko (mahaiak eta taulak jartzea, arauak betetzen direla zaintzea...).
Beraz, parte hartzera eta izena emateko orria tutoreari edo idazkaritzari ematera animatzen zaituztegu, maiatzaren 6a baino lehen.
Adeitasunez,
ZUBI ZAHARRA IKASTOLA