Garraioa

Zubi Zaharra Ikastolak Mena Haranetik datozen ikasleentzat autobus zerbitzua eskaintzen du.

Garraio zerbitzu honen antolaketa honako hau da:

Goizean antolaketa honako hau da: 

  1. Ikasleak busean sartu ahala zerrendan apuntatu puntu batekin.
  2. Balmasedara heltzean ilaretan jarri eta Ikastolako aurreko partetik sartu.
  3. Umeak banatu baino lehen zenbatu ea apuntatu ditugun guztiak dauden.
  4. DBH-ko umeak zuzenean atzetik sartuko dira
  5. Eraikin zaharrean dauden LH-ko umeak, idazkaritzako atetik sartuko dira eta begirale batekin HH1-eko pasabidean itxoingo dute. Ikasleak sartu ahala dagokion iladan sartuko dira.
  6. HH-ko umeak frontoiko atetik sartuko dira eta begirale batekin itxoingo dute aldagela ondoko pasabidean. Ikasleak sartu ahala dagokion iladan sartuko dira..

Arratsaldean antolaketa honako hau da:

  1. Ikasleren bat etxera joan bada egunean zehar edota ez badu autobusa erabiliko tutoreak idazkaria abisatu behar du eguerdian.
  2. Gurasoren batek telefonoz deitzen badu adieraziz autobusa jasoko ez duela, tutoreak idazkaritza jakinaraziko du zerrenda eguneratu ahal izateko.
  3. Tutoreak justifikanterik ez badu edo idazkariak ez badio ezertaz informatzen, ikaslea autobusean itzuliko da.  
  4. Begiralea idazkaritzatik pasatu, idazkariari galdetu ea zerrendan aldaketaren bat egon den .
  5. HH2ko umea jaso.
  6. HH 3-5 eta LH ikasleak bideo gelan bildu eta zerrenda pasatu, puntuaren gainean X jarriz.
  7. HH 2-5 eta LH ikasleak ilaran eraman eraikin berritik atzeko ateraino.
  8. Eraikin berriko LH-ko ikasleak eta DBH-ko ikasleak bikoizketa gelaren aurrean egongo dira besteon zain.
  9. Zerrenda berriro pasatu, puntuaren gainean X jarriz.
  10. Atzeko atetik atera eta buseraino eraman ikasleak ilaran.
  11. Busean zenbatu ikasleak eta konprobatu kopurua bat datorrela zerrendan dagoen kopuruarekin.
  12. Busa ezin da Balmasedatik irten ikasle kopurua ondo egon arte. Arazoren bat egotekotan idazkariari telefonoz deitu.

Autobus zerbitzuan Elkarbizitza

  1. Jarrera desegokiren bat gertatuz gero, gure helbururik nagusiena beti izango da aztertzea zergatik gertatu den eta ikaslea laguntzea jarrera hori bideratzen prozedura hau jarraituz:

  2. Jokabide desegokia puntuala izatekotan autobuseko begiraleak berarekin hitz egingo du azaltzeko zer hobetu behar duen bere jarreran eta nola. Beharrezkoa bada berak erabakiko du zuzenean aproposa den neurri zuzentzailea.

  3. Jokabide oso desegokia bada edota askotan errepikatzen bada, begiraleak intzidentzia apuntatuko du eta ikasketa Burua informatuko du. Honek erabakiko du bertako neurri zuzentzailea.

Aurreko guztiak ez badu eragin positiborik Ikastolako Barneko Araudi Orokorra aplikatuko da. Jokabide desegoki guztien jarraipena egingo da.

Garraio zerbitzuaren antolaketa

Artezkaritza Kontseilua, edo Zuzendaritza Orokorra delegazioz, garraio komisioa antolatuko du garraio zerbitzuaren kontratazioa eta antolakuntza ikuskatuko duena. Komisio hau behar den adin abilduko da eta Artezkaritza Kontseilua informatuko du proposatzen dituen erabakiei buruz. 

Garraio zerbitzuaren Ibilbidea eta ordutegia

Garraio zerbiztua erabiltzen duten ikasleek goizero 8:30etan sartzen dira Ikastolan. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak zaintza zerbitzua dute beraien ordutegia goizeko 9:00etan hasi ate, aldiz Bigarren Hezkuntzakoak zuzenean gelara joango dira.

Irteera orduak, goizez gauden garaian eta egun berezietan eguerdiko 13:00etan izango da Ikastolatik. Goizez eta arratsaldez gauden garaian, Haur eta Lehen Hezkuntzarako irteerak 16:30etan izango dira (asteazkenetan 13:00etan) eta Bigarren Hezkuntzarako, astelehenak, astearteak eta ostegunak 16:30etan, asteazkenetan eta ostiraletan 14:30etan.

Ikastolara etortzeko ordutegia eta ibilbidea honako hau da (itzulera, ordutegi hauek erreferentzia bezala kalkulatuko litzateke talde bakoitzak duen ireera ordutegiaren arabera):

1. geltokia: Villanueva de Mena. Irteera goizeko 8:00etan.

2. geltokia: Villasana de Mena-Botika. Irteera goizeko 8:03etan (3 minutu; 2,5 km aurreko geltokien artean)

3. geltokia: Entrambasaguas. Irteera goizeko 8:06etan (3 minutu; 2,5 km aurreko geltokien artean)

4. geltokia: Nava de Ordunte. Irteera goizeko 8:11etan (5 minutu; 5 km aurreko geltokien artean)

5. geltokia: Gijano de Mena. Irteera goizeko 8:15etan (4 minutu; 2,5 km aurreko geltokien artean)

6. geltokia: Balmaseda. Heltze ordua 8:21etan (6 minutu; 5,5 km aurreko geltokien artean)